Mitoen Sinfonia

3. Sinfonia “Mitoen Sinfonia”

Francisco Escudero [1912–2002] [1912–2002]

AURKEZPENA

Mitoen Sinfonia Jose Migel Barandiaran antropologo eta etnologoak bildutako euskal kondaira eta mitoetan oinarritutako maisulana da.
Mitoen sinfonia 1993ko martxoan amaitu zen, eta 1994ko azaroaren 20an estreinatu zen.

Ondorengo hitzekin deskribatu zuen obra hau konpositoreak berak, estreinatu aurretik: “Jose Maria Aierdi Gipuzkoako Abesbatzen Federazioko lehendakariaren enkargua izan zen. Bertan, Jose Migel Barandiarani omenaldi bat egitea proposatu zen, eta bere ipuin mitikoak eskaini zizkidaten testu gisa. Nik hiru aukeratu nituen: Lamin, Tartalo eta Mateo Txistu”.

Sinfonia lau mugimendutan egituratzen da.

Lehen mugimendua, “Eskaintza”, testuen egile mitikoari, on Joxemiel Barandiarani, egindako amodiozko kantua da. Haur abesbatza handiak euskal kulturaren alde egindako lana eskertzen dion laudoriozko ereserkia abesten du. Agur-kanta batekin amaitzen da.

Bigarren mugimenduak, Laminek, gizon bat jateko gauez bahitzen duen lamia bati buruz hitz egiten du. Gizona salbatuko da sorgina distraituz egunsentira arte iraungo duen kontakizunarekin. Oilarraren kantuak bere gatibualdiaren eta salbazioaren amaiera ospatuko du.

Hirugarren mugimendua, “Tartalo” kontakizuna, Jose Migel Barandiaranek Mundua euskal herrigogamenean liburuan jasoa, Homeroren ziklopearen antzekoa da. Kondaira horri buruzko hipotesien artean, bada bat euskal itsasgizonek greziar itsasgizonekin harremanak izan zitzaketela eta, horrela, beren lurraldera ekarri zutela dioena.

Laugarren mugimendua, “Mateo Txistu” edo ehiztari alderraia, ehiztariaren elezaharrean oinarritzen da. Ehiztaria, bere zaletasun desordenatuaren zigorrean, etenik eta atsedenik gabe doa munduan zehar, bere txakurrekin batera, kontakizun mitikoetan agertzen den aireko eta gaueko ehiza-ziklo erraldoiaren parte izanik, Jose Migel Barandiaranek bere Euskal mitologiaren hiztegian dioen bezala.

IKUSKIZUNAREN FITXA

-EGITARUA-

MITOEN SINFONIA
1 – ESKAINTZA
2 – LAMIN
3 – TARTALO
4 – MATEO TXISTU

Narratzaile, haur abesbatza eta bederatzi instrumentistako ganbera orkestra (flauta, klarinetea, tronpeta, tronboia, pianoa, akordeoia, biolina, biolontxeloa eta perkusioak).

Musika: Francisco Escudero
Testuak: José Miguel de Barandiarán
Hizkuntza: euskera
Iraupena: 50’
Kalifikazioa: para todo público.

-INTERPRETEAK-

Ensemble Kuraia [Xabier Calzada, flauta; Sergio Barranco, klarinetea; Nicolás Zubia, tronpeta; Iker Marañon, tronboia; Garazi Navas, soinua; Berta Fresco, pianoa; Elur Arrieta, perkusioa; Luis Ibiricu, biolina; Belén Fernández, biolontxeloa]
Bilboko Koral Elkartearen haurren korua [José Luis Ormazabal, zuzendaria]
Andoni Aleman [narrador]
Andrea Cazzaniga [dirección musical]