EZAGUTU GAITZAZU
ENSEMBLE KURAIA – Bilboko musika garaikideko taldea
Bilboko Ensemble Kuraia musika taldea, 1997an María Eugenia Luc konpositoreak sortu zuen, gaur egungo zuzendari artistikoa bera izanik. Taldeak, gaur egungo musikagileen lanak zabaldu eta goi-mailako profesionalez osaturiko talde baten lankidetza eskaintzea du helburu.
Ensemble Kuraia erregularki Europa eta Hego Ameriketako jaialdi garrantzitsu eta musika garaikideari eskainitako ekitaldietan aritzen da: Berlingo Universität der Künst y Hochschule für Musik, Milan kontserbatorioa eta Labirinti sonori de Parma (Italia), Music around (Strasbourg, Frantzia), Arsonic (Mons, Belgika), SGAE-CNDM Fundazioa Sariak, Alicanteko Jaialdia, CNDM denboraldia, Reina Sofía Arte Zentruko Museoko Auditorio Nazionala eta Teatros del Canal (Madrid), BBVA Fundazioko Zikloa eta Bilboko Guggenheim museoa, Donostiako Musika Hamabostaldia, Bartzelonako L’Auditori, Rondó kontzertu denboraldia (Milan eta Monza, Italia), Nazioarteko Arteen Zentrua(Mexiko D.F.), Limako FIMCC (Peru), beste batzuen artean.
Kritikak behin baino gehiagotan goraipatu du Bilbo osoa: “Espainian erreferentziazkoa den musika garaikidearen ensembleetako bat” (Scherzo), “guztia Ensemble Kuraiaren interpetazio bikainarekin (Ritmo), musikari fantastiko batzuk (Diario Información), musika multzo bikain bat (Doce notas), sendo eta gaitasun handikoa (El diario Vasco), kalitate handiko filmak (El comercio, Lima).
Ensemblea, Kuraia Musika Garaidearen Jardunaldietako eta Bilboko “J.C. Arriaga Musika Kontserbatorioko talde egoiliarra da.
Bere proiektuak kalitatea, moldakortasuna eta berrikuntzagatik dira bereizgarriak. María Eugenia Luc-en lanetik osaturiko “De aire y luz” CDak (Orpheus zigilua) Melómano de Oro saria eta espezializatutako medioen kritika bikainak jaso zituen. 2014an Yoko Ono artistarekin kolaboratu zuen “Sky piece to JC” performancean. Luis De Pablori eta Félix Ibarrondori buruzko dokumentalak egitea bultzatu du (EITB telebista kate autonomikoak behin baino gehiagotan programatu ditu), baita ganbera-operen eta musika-antzerkien ekoizpenak estreinatzea ere (horien artean, XX. mendeko zenbait maisulan nabarmentzen dira, hala nola Stravinskiko soldaduaren historia eta Viktor Ullmann konpositore txekiarraren Der Kaiser von Atlantis).
Ensemble Kuraiak gaur egungo musikagileei enkarguak egiten dizkie eta musika garaikidearen zabalkuntzarako programa eta proiektu pedagogikoak garatzen ditu Berlingo Klangzeitort, Bilboko Guggenheim Museoa, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU) eta Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiarekin kolaborazioan.
Ensemble Kuraiaren kontzertuak RNE-Radio Clásica eta Europa eta Hego Ameriketako beste hainbat irratitan transmitituak izan dira.
Kuraiarekin pertsonalki elkarlanean aritu diren konpositoreen artean honakoak aurki ditzakegu: Leonardo Balada, Luis De Pablo, Joan Guinjoan, Félix Ibarrondo, Ramón Lazkano y José Manuel López López.
Ensemble Kuraiak honako entitateen babesa jasotzen du: INAEM, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala, SGAE Fundazioa, AIE, Musikabulegoa eta Etxepare Euskal Institutua.
KIDEAK
María Eugenia Luc
Zuzendaritza artistikoa eta elektroakustikoa
Andrea Cazzaniga
Musika zuzendaritza
Xabier Calzada
Flauta
Sergio Barranco
Clarinetea
Elur Arrieta
Perkusioa
Berta Fresco
Pianoa
Luis Ibiricu
Biolina/Biola
Belén Fernández
Biolontxeloa
Juan Antonio Ros
Grabazio-teknikaria eta soinua jartzea
Historikoa
Kontzertuak, birak, zikloak eta Ensemble Kuraiaren jarduera guztiak urtez urte
María Eugenia Luc
Gure lehentasuna gure garaiko konpositoreen lanak zabaltzea eta kalitate bikaineko talde profesional bat eskaintzea da, estuki lankidetzan aritzeko.