Under 35

MITOEN SINFONIA

AURKEZPENA

Sortu zenetik, Kuraiak konpromiso sendoa du sortzaile gazteenekin, beren lanak ingurune profesional batean entseatzeko, estreinatzeko eta zabaltzeko aukera eskainiz.

Ensemble Kuraiak lankidetza ugari egiten ditu erakunde garrantzitsuekin konpositore berriei laguntzeko. Horien artean nabarmentzekoak dira: Berlingo Universität der Künst eta Hochschule für Musik, Parmako “A. Boito” Kontserbatorioa eta Milango (Italia) “G. Verdi”, Musikene – Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa eta SGAE Euskadi Fundazioa.

Errepertorioa urtero berritzen da eta abangoardiako sorkuntza gazteak eskaintzen dituen joeren aniztasunen panoramika zabala erakusten du.