Soldaduaren Istorioa
Igor Srawinskyk 1918. urtean Ferdinand Ramuz idazle suitzarraren laguntzarekin soldaduaren istorioa idatzi zuen. Egile biek bi zatitan eta zazpi eszenatan banatutako ikuskizun bat egitea pentsatu zuten.
Kuraia eta Alauda antzerti-lanen eszenaratzean, Strawinskyren lana hitzaurre eta epilogo batean kokatuta dago. Hauek bi musika-konposiziok osatzen dituzte, bi antzerti-ekintzarekin batera agertuko direnak. Hauen helburua ikus-entzuleek ikuskizunean parte hartzea, honen aurrean kokatzea eta hortik ateratzea da, era organiko eta natural batean.
Beste elementu interesgarri bat, gertaera hau bakarra izatea lortzen duena, antzezpena burutzea da txotxongiloak erabiltzen dituen antzerki baten bitartez. Ideia hau Ramuzen testua zein Strawinskyren musika xehero aztertu eta gero sortu da. La idea ha surgido tras un cuidadoso estudio del texto de Ramuz y de la música de Stravinsky.
Egile biek, urte haietako erretorika eta magnilokuentzia motel erromantikoa eta dekadentea alde batera utzita, beraien hizkuntzak oinarrizko bihurtzen dituzte. Beharrezko ez den edozein elementuz gabetuta, hitza eta musikak diamante baten gogortasuna eta distira lortzen dituzte. Soldaduaren istorioak desenkarnatuaren estetika proposatzen du. Arrazoi hau dela eta, txotxongiloekin burututako antzerti-lana guztiz zuzena da. Aldi berean, antzerti-lan hau haien baliabideen lasaitasuna aberastasun adierazgarri bihurtzeko gai da. Lan honetan txotxongiloa ikus-euskarria da, zeinen bidez Strawinskyren musikaren zolitasunen gogortasuna eta biluztasuna indartzen diren.
Ezaugarri hauek guztiak kontuan hartuta, gertaera honen ekoizpen-lanak interes handiak piztu ditu kultura eremu desberdinetan.
Ikuskizun honek zenbait jaialditan dagoeneko parte hartu du, besteak beste, Bilboko Txotxongiloen Jaialdiako XXIV. Edizioan (Ayala Antzokia, Bilbo), Klem-Kuraia Jaialdian (Leioa Kultur etxea) eta Reinosa eta Burgoseko antzoki nagusietan.
Lan honen ezaugarriak direla medio, gertakizun honekin edozein motatako ikuslek gozatu ahal du: familiak, helduak, umeak, musikan adituak, musikaren zaleak…
DESKRIBAPENA
Aktoreak: Miren Gaztañaga, Luis Melendo, Rafael Benito
Musika interpretazioa: Ensemble Kuraia
Txotxongiloak: Rafael Benito
Eszenografia eta atrezzoa Alauda Teatro
Jantziak eta atrezzoa: Alauda Teatro
Tximista: Mimar, S.L.
Koreografia: Miren Gaztañaga
Ekoizpena: Alondra Producciones S.L., Kuraia.
Musika zuzendaritza: Andrea Cazzaniga
Zuzendaritza eszenikoa eta dramaturgia: Rafael Benito
Gutxi gorabeherako iraupena: 1 hora y 30 minutos. Gelditu gabe