EZAGUTU GAITZAZU

ENSEMBLE KURAIA – Bilboko musika garaikideko taldea

Ensemble Kuraiako kideak

Bilboko Ensemble Kuraia musika taldea, 1997an María Eugenia Luc konpositoreak sortu zuen, gaur egungo zuzendari artistikoa bera izanik. Taldeak, gaur egungo musikagileen lanak zabaldu eta goi-mailako profesionalez osaturiko talde baten lankidetza eskaintzea du helburu.

Ensemble Kuraia erregularki Europa eta Hego Ameriketako jaialdi garrantzitsu eta musika garaikideari eskainitako ekitaldietan aritzen da: Berlingo Universität der Künst y Hochschule für Musik, Milan kontserbatorioa eta Labirinti sonori de Parma (Italia), Music around (Strasbourg, Frantzia), Arsonic (Mons, Belgika), SGAE-CNDM Fundazioa Sariak, Alicanteko Jaialdia, CNDM denboraldia, Reina Sofía Arte Zentruko Museoko Auditorio Nazionala eta Teatros del Canal (Madrid), BBVA Fundazioko Zikloa eta Bilboko Guggenheim museoa, Donostiako Musika Hamabostaldia, Bartzelonako L’Auditori, Rondó kontzertu denboraldia (Milan eta Monza, Italia), Nazioarteko Arteen Zentrua(Mexiko D.F.), Limako FIMCC (Peru), beste batzuen artean.

Kritikak behin baino gehiagotan goraipatu du Bilbo osoa: “Espainian erreferentziazkoa den musika garaikidearen ensembleetako bat” (Scherzo), “guztia Ensemble Kuraiaren interpetazio bikainarekin (Ritmo), musikari fantastiko batzuk (Diario Información), musika multzo bikain bat (Doce notas), sendo eta gaitasun handikoa (El diario Vasco), kalitate handiko filmak (El comercio, Lima).

Ensemblea, Kuraia Musika Garaidearen Jardunaldietako eta Bilboko “J.C. Arriaga Musika Kontserbatorioko talde egoiliarra da.
Bere proiektuak kalitatea, moldakortasuna eta berrikuntzagatik dira bereizgarriak. María Eugenia Luc-en lanetik osaturiko “De aire y luz” CDak (Orpheus zigilua) Melómano de Oro saria eta espezializatutako medioen kritika bikainak jaso zituen. 2014an Yoko Ono artistarekin kolaboratu zuen “Sky piece to JC” performancean. Luis De Pablori eta Félix Ibarrondori buruzko dokumentalak egitea bultzatu du (EITB telebista kate autonomikoak behin baino gehiagotan programatu ditu), baita ganbera-operen eta musika-antzerkien ekoizpenak estreinatzea ere (horien artean, XX. mendeko zenbait maisulan nabarmentzen dira, hala nola Stravinskiko soldaduaren historia eta Viktor Ullmann konpositore txekiarraren Der Kaiser von Atlantis).

Ensemble Kuraiak gaur egungo musikagileei enkarguak egiten dizkie eta musika garaikidearen zabalkuntzarako programa eta proiektu pedagogikoak garatzen ditu Berlingo Klangzeitort, Bilboko Guggenheim Museoa, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU) eta Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiarekin kolaborazioan.
Ensemble Kuraiaren kontzertuak RNE-Radio Clásica eta Europa eta Hego Ameriketako beste hainbat irratitan transmitituak izan dira.
Kuraiarekin pertsonalki elkarlanean aritu diren konpositoreen artean honakoak aurki ditzakegu: Leonardo Balada, Luis De Pablo, Joan Guinjoan, Félix Ibarrondo, Ramón Lazkano y José Manuel López López.

Ensemble Kuraiak honako entitateen babesa jasotzen du: INAEM, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala, SGAE Fundazioa, AIE, Musikabulegoa eta Etxepare Euskal Institutua.

KIDEAK

María Eugenia Luc

Zuzendaritza artistikoa eta elektroakustikoa

Argazkia: María Eugenia Luc

Andrea Cazzaniga

Musika zuzendaritza

Argazkia: Andrea Cazzaniga

Xabier Calzada

Flauta

Argazkia: Xabier Calzada

Sergio Barranco

Clarinetea

Argazkia: Sergio Barranco

Elur Arrieta

Perkusioa

Argazkia: Elur Arrieta

Berta Fresco

Pianoa

Argazkia: Berta Fresco

Luis Ibiricu

Biolina/Biola

Argazkia: Luis Ibiricu

Belén Fernández

Biolontxeloa

Argazkia: Belén Fernández

Juan Antonio Ros

Grabazio-teknikaria eta soinua jartzea

Argazkia: Juan Antonio Ros

Luis De Pablo

"Kuraiarekin egindako kolaborazioak, duelako hogei urtetik gertu egon daitezke. Taldeak gehien jotako obren artean nire “Epístola al transeúnte” obra dago: mundu erdia baino gehiagotik paseatu dute. Beraien bertsioak miresgarritik gainidiezinerartekoak dira: pozez eta esker onez diot.”

José Manuel López López

“Dudarik gabe, Kuraia estatuko talderik garrantzitsuenetarikoa da bere ibilbide luzeagatik, baina batez ere bere taldekide guztien konbentzimendu, profesionaltasun eta dotoreziagatik. Maila honetako taldeak dira musikaren etorkizuna, benetako musikarena…”

Leonardo Balada

“Ensemble Kuraia Caprichos nº7an entzutean oso zoriontsu sentitu nintzen, izan ere bai klarinete bakarlari, zuzendari eta taldeak nire ideiak bikain irudikatu zituzten gogoberotasunezko oparotasunez. Musika talde bikaina eta esperientzia bikaina”

Historikoa

Kontzertuak, birak, zikloak eta Ensemble Kuraiaren jarduera guztiak urtez urte

María Eugenia Luc

Gure lehentasuna gure garaiko konpositoreen lanak zabaltzea eta kalitate bikaineko talde profesional bat eskaintzea da, estuki lankidetzan aritzeko.