open.spotify.com/album/7zmKxJmpUuu42BBdkd0Sel
Udazken honetako diska berrien artean Maria Eugenia Luc konpositoreak sortu berri dituen zortzi obra aurki ditzakegu "De aire y luz" izenburupean. Ziklo musikal zabal honen interpretazioa hainbat talde entzutetsuren eskutik dator: Ensemble Kuraia, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa (Andrea Cazzanigaren zuzendaritzapean) eta Sigma Project. Proiektu honen bitartez, Orpheus zigilu diskografikoak, abangoardiako musika klasikoaren aldeko kalitate handiko apostua egin du.
"De aire y luz" lana, azken zortzi urtetan Luc-ek Chi Kung-aren praktika eta Zen-aren inguruko ikerketa sakon baten ondorioa da. Zikloa, musika aire eta argian transformatzen den irudi batetik sortu du egileak, hau da, energia soinu bihurtuz. Zikloko obra bakoitza soinua energia bihurtzeko ibilbidetik sortua da. Obrak era askotako instrumentu taldeentzat sortuak izan arren (saxofoi laukotetik hasi eta orkestra sinfoniko arte), denek partekatzen dute sorrera berbera, eta baita atmosfera eta sonoritate ia majiko bat.
Maria Eugenia Luc konpositorea musika garaikideko ahots pertsonal eta orijinaletako bat da. Bere obretan ibilbide profesional luzean barneratutako era askotako tradizioak laburbiltzen ditu. Bere musikak errekononzimendu garrantzitsuak jaso ditu (Erromako I.I.L.A. Institutua, I.M.E.B.-Bourges, International Society for Contemporary Music, SGAE Saria) eta Europa, Asia eta Amerikan interpretatu da, bakarlari, talde eta zuzendari entzutetsuen eskutik: Mario CAROLI, Harry SPARNAAY, Pierre STRAUCH, Séverine BALLON, Claude DELANGLE, Plural Ensemble, Proxima Centauri, Pablo GONZÁLEZ eta Juanjo MENA. Gaur egun, Esemble Kuraiako zuzendari artistikoa da.
CDaren grabaketan parte hartu duten interpretatzaileak, abanguardiako musikarekin konprometituak eta musika honetan espezializatuak dira. Bilboko Ensemble Kuraia, musika garaikidearen interpretazio munduan erreferentziazko taldea da, ehundaka estreinaldi eta kritikaren goraipamen ugari jaso dituelarik. Talde honek Berlin, Milan, Mexiko D.F., Lima eta Espainian barna eskaini ditu emanaldiak. 2014an Yoko Ono artistarekin aritu zen elkarlanean "Sky piece to Jesus Christ" performancean Bilboko Guggenheim Museoan. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Iruñan burutzen du bere denboraldia. Bere diskografian berrogehi lan baino gehiago aurki ditzakegu. Andrea Cazzanigak Espainia, Italia, Finlandia, Holanda eta Latinar Amerikako hainbat orkestra eta talde zuzendu ditu, horien artean hauek aurki ditzakegularik: beste batzuen artean, Bilbao Orkestra Sinfonikoa, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Vaasa City Orchestra, Finlandia Sinfonia, Trento Ganbera Orkestra, E5 Kuopio Festival Orchestra, Musikeneko Orkestra Sinfonikoa. Eta EMI-Hispavox y Sintonía musika zigiluarentzako egin ditu grabaketak. Sigma Project garaiko musikarekin konprometitutako goi-mailako lau saxofoi jolek osatzen dute: Andres Gomis, Josetxo Silguero, Angel Soria eta Miguel Romero. Kursaal Auditorioko (Donostia, 2008ko Musika Hamabostaldia) debutaren ostean, Madrilgo Komunitateko Orkestra eta RTVEn ere aritu dira.
Melómano de oro 2016
www.musicorpheus.com/#!product-page/uh11m/cf757daf-3ce5-0e74-19a6-1af81e048646
BIDEO DOKUMENTALA (2000)
KURAIA Elkarteak, Egile Fundazioaren laguntzarekin batera, bere hirurogeita hamargarren urteurrena dela eta, 2000. urtean Luis de Pablo. XX. menderako bilakaera eta transitoa izeneko dokumentala gauzatu du.
Luis de Pablori egindako omenaldi hau beste erakunde batzuen laguntzari esker burutu ahal izan da, esate baterako, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, Bilboko Udala, Euskal Telebista (EITB), Guggenheim-Bilbao Museoa, Musika Garaikidea hedatzeko Zentroa (CDMC), BBK Fundazioa eta Tonos eta Suvini Zerboni argitaletxeak.
KURAIA Ensembleak Bideo honetarako hautatutako bi lan antzezten ditu. Bietako bat De Pablo maisuaren gaztetako ekoizpenari dagokio. Bestea, berriz, bere sortze-heldutasunari. Lan hauen bidez, konpositoreak bere musika-ekoizpena eta bere bizitzari buruzko alderdi inportanteenetan oinarritutako elkarrizketa garatzen du.
Dokumentu honen bidez, KURAIA Taldeak Luis de Pabloren lanaren gaineko ikuspuntu orokorra, eta aldi berean espezifikoa, eman nahi du. Horrela, espezialistei interesgarri suertatuko zaie eta ikus-entzuleei oro har arina eta ulergarria egingo zaie. Hau lortzeko, bere lan-ekoizpenaren bi lan nabarmen, eta beraz gaur egungo musika espainolakoak, aintzat hartu dira.
Dokumentalaren zati bakoitza bukatzen da aukeratutako lanak osoki eta kontzertu eran jo eta gero.
Contenidos:
Musika espainolaren arloan eta bereziki De Pablo maisuaren lan-ekoizpenean, POLAR izeneko lan honek garrantzi handia du. POLAR Darmstadteko batzarretan estreinatutako lehenengo obra espainola izan zen. Orduan, Bruno Madernak zuzendu zuen.
Entseiuetatik zuzenean hartutako adibide praktikoen bitartez, berrikuntzak erakutsiko dira. Berrikuntza hauek hirurogei hamarkadako Europako abangoardiaren musikaren arloan kokatzen dute lan hau.
Konpositoreak zenbait gai jorratuko ditu, adibidez, bere garai hartako musika, ze nolako zailtasun eta arrakastak izan zituen pertsona ospetsua izatea lortzeko eta nola bilatu zuen hizkuntza propio eta berria.
Fantasia
Aria
Burletta
Andante. Adagio. Final
Azken urte hauetan idatzitako ganbera-lana da. Lan honetan, De Pabloren sortze-heldutasunaren ezaugarri nagusienak islatzen dira.
Dokumentalaren atal honetan, urteek ematen duten eskarmentua kontuan hartuta, konpositoreak hainbat gairi buruz hitz egiten du, hala nola, bere aldaketak, hirurogeiko hamarkadatik gaur egun arte bere poetika musikalak jasan duen garapena, konpositoreen belaunaldi berriekin izan dituen harremanak, bere proiektuak, etab.
Argudioak bideoaren lehengo zatian bezala aurkeztuko dira: elkarrizketa bat. Hau entseguetan izandako une nagusienekin tartekatuko da, eta konpositoreak zein interpretatzaileek zuzenean parte hartuko dute.
INTERPRETATZAILEAK: Ensemble KURAIA
ZUZENDARITZA: Juanjo Mena
ELKARRIZKETA: María Eugenia Luc
BIDEO DOKUMENTALA (2004)
Con motivo del 60º aniversario del Félix Ibarrondo , el Grupo de Música Contemporánea de Bilbao KURAIAk konpositore honi omenaldi bat egiten dio, berari eta bere musikari zuzendutako dokumental baten bitartez.
Dokumentalean Obsidi enne lana osoki jotzen dute. Ibarrondok lan hau bideo-dokumentu honetarako espresuki idatzi zuen eta KURAIA Ensembleri eskaini zion. Bideo honetan maisuaren beste lan bat agertzen da: Ekain, ahotsa eta talderako.
Dokumental honetan konpositore eta interpretatzaileen arteko lana agertzen da eta elkarrizketa bat, non estetika, musika eta gai pertsonalak jorratzen diren. Elkarrizketa honetan Felix Ibarrondok lanek bere jaioterria, Oñati, eta bere inguruekin duten lotura azaltzen du.
Dokumental hau Europako konpositore nabarmenetariko bat ezagutzeko aukera paregabea da. Konpositore honek hizkuntza unibertsala landu du, bere euskal sustraiei uko egin gabe.
INTERPRETATZAILEAK: Ensemble KURAIA
OBRAK:
EKAIN (soprano eta talde instrumentalerako)
OBSIDE IENNE (ERABATEKO ESTREINALDIA): (bibolina, klarinete, saxofoiak eta pianorako)
ZUZENDARITZA MUSIKALA: Andrea Cazzaniga
ELKARRIZKETA: María Eugenia Luc
Gabriel Erkorekaren lanak (DVD)
“Hamar”, Bilboko Guggenheim Museoaren hamargarren urteurrenaren oroipenerako eginiko konposaketa da. Gabriel Erkoreka konpositore bilbotarrak museoko bisita orduetan zehar interpretatu behar zen “musika-instalazio” bezalako pieza idatzi zuen. Zazpi intrumentuz osatutako ganbera taldearentzako sortua da: píccolo, klarinete, tronpeta, tronboi, perkusio, biolin eta violoncellorako.
“Hamar” museoko bazter askotan interpretatzen da aldi berean, musikari bakoitzak txoko desberdin batetan jotzen bait du, eta apurka apuka interpretak lekuz aldatzen dute beste musikariekin aurkituz, hortaz bisitari bakoitzak musika-esperientzia desberdina du. Konpositoreak musikaren eta esposizio iraunkorraren arteko erlazioa nabarmentzea helburu hartu zuen: bere pieza mugimenduz betea dago, Frank Gehry-en arkitektura bezala, eta dituen ehundura desberdinek zein espazioan zehar musikaren ibilbidean aurkitzen diren 'materialek', bi arteen arteko elkarrizketa sortzen dute. Museoko bisitariei lekuak berezko duen aniztasuna are geihago baldintzatzen die dimentsio arrigarri bat sortuz.
Interpretazioa: Ensemble KURAIA, Andrea Cazzaniga (director)
Zuzendaritza: Ángel Luis Ramírez
Musika produktorea: James Whitbourn
Produktore eragilea: Ángela Álvarez Rilla
Disko- etxea: Sintonía
Babesleak: Fundación BBVA
Dvd-aren edukia:
Iraupena: 76 minututan
CD oficial del 6º FIMCC de Lima (Perú) dedicado al compositor Luis De Pablo.
El disco reúne las mejores interpretaciones de la 6ª edición del Festival realizado en 2008.
Ensemble Kuraia participa con una grabación en vivo de la obra “Epístola al transeúnte”.
"Su título está tomado, ligeramente modificado, de uno de los últimos poemas de César Vallejo. Por lo demás, esta referencia literaria no incide en la forma musical, que es autónoma, aunque su ambiente sonoro –con la voz inesperada de la viola de amor- puede evocar el mundo del poeta peruano: delirante, popular, agresivo, amoroso"... (Luis De Pablo)
Año de grabación: 2008
Producción:
Centro Cultural de España
Grabado por el Instituto Orson Welles de Lima.
Intérpretes: Varios