Aurkezpena

KURAIA GRUPO DE MÚSICA CONTEMPORÁNEA DE BILBAO / BILBOKO MUSIKA GARAIKIDE TALDEA
Aurkezpena

Bilboko Kuraia Ensemblea 1997an María Eugenia Luc konpositoreak eratu zuen, haren gaur egungo zuzendari artistikoak. Taldeak, gaur eguneko konpositoreen lanak hedatzean eta kalitate bikaineko talde profesional bat izatean du lehentasuna, konpositoreekin estuki elkarlanean aritzeko. Ensemblearen kideak haien teknikaren distiragatik eta ibilbide profesional sendoan egiaztatutako nolakotasun musikal sakonagatik nabarmentzen dira.

Kuraia Ensemblea ”Kuraia” jaialdiaren sortzailea da eta erregulartasunarekin jaialdi garrantzitsu zein musika garaikideko zikloetan parte hartzen du: Berlin (UdK-Hochschule für Musik)), Alikanteko Musika Jaialdia, BBVA Fundazioaren Musika Garaikideko Zikloa, CDMC-ren denboraldia (Madril), Rondó denboraldia (Milan eta Monza), Arteetako Zentro Nazionala (Mexiko hiria), Limako Nazioarteko Jaialdia (Peru), Malagako musika garaikidearen Zikloa, Bernaola Jaialdia (Gasteiz).

Kritikek, Bilboko taldea hainbat aldiz goraipatu dute: “Kuraia Ensemblearen  interpretazio  bikaineko   osotasuna”(Ritmo), "talde  bikaina” (Doce notas), “primerako musikariak” (Diario información) "sendo eta oso gai" (El diario vasco), “oso kalitate handikoa" (El comercio, Lima).
Taldearen proiektuak kalitateagatik, aldakortasunagatik eta berrikuntzagatik bereizten dira. Luis De Pablo-ri eta Félix Ibarrondo-ri buruzko dokumentalak errealizatu ditu (hainbatetan EITB telebista kate autonomikoagatik programatuak izan dira). Hainbat ganberazko opera ekoizpen zein antzerki musikal estreinatu ditu. Oraintsu "Hamar" DVD-a grabatu du, Gabriel Erkoreka-ren lanekin, BBVA Fundazioak (Sintonia zigiluak) babestua.

Kuraia Ensembleak konpositoreentzako enkarguak egiten ditu eta obra horiek garatzeko zein ezagutzera emateko difusio programetan parte hartzen du, besteak beste,  Berlingo Klangzeitort-eko proiektu pedagogikoetan, Bilboko Guggenheim Museoko edo Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) eskola eta kontzertuetan.
 
RNE Irrati Klasikoak eta Hego-Amerikako irratiek Kuraia Ensemblearen kontzertuak transmititu dituzte zuzenekoetan.

Kuraiarekin elkarlanean ibilitako konpositoreen artean  Luis De Pablo, Joan Guinjoan, Félix Ibarrondo, José Manuel López López, Luca Belcastro, Cesar Camarero, David Del Puerto, Gabriel Erkoreka, Jorge Fernández, Zuriñe Guerenabarrena, Octavio López eta Nilo Velarde daude besteak beste.

Kuraia Ensembleak INAEMen, Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Etxepare Institutoaren diru-laguntzak jasotzen ditu.

 

 


 

"Mi colaboración con Kuraia quizá esté próxima a los veinte años. Entre sus obras más frecuentadas está mi “Epístola al transeúnte”: la han paseado por medio mundo. Sus versiones han ido de lo admirable a lo insuperable: lo digo con alegría y agradecimiento."
Luis De Pablo
20/09/2012

 


 

"Kuraia es sin duda uno de los grupos importantes de nuestro país por su ya larga trayectoria,  pero sobre todo por el convencimiento, profesionalidad y refinamiento de todos sus miembros. Grupos de esta altura son el futuro de la música, de la verdadera música..."
José Manuel López López
6/9/2012

 


 

    


BERRIAK

  

 

KURAIA Grupo de Música Contemporánea de Bilbao - Bilboko Musika Garaikide Taldea

cargado (100%)